
Konpainia: Grupo Teatral Bambú
Autorea eta aktorea: Felipe Acosta
Zuzendaria: Danilo Lagos
Mea culpan, aurreko gauean edandako alkoholaren atzaparretan esnatzen da Jesus, pattar-trago baten irrikaz, ajeak eta bizitzak berak sentiarazten dizkioten oinazeak jasan ahal izateko. Bizkor ibili behar du, beraz, etxe eta dendetatik egunero zaborretara botatzen dituzten latak eta botilak biltzeko,. Hala irabazten duenari esker, oinazeak ezabatu, eta aurrera jarraitu ahal izango du. Aldamenean, Demetrio du lo, beste alkoholiko bat. Bide berean dabiltza biak, eta harekin hitz egiten du, zabal, ametsez, penez eta alaitasunez.
Lanak bizioaren hondarrean borrokatzen diren milaka pertsonaren bizitza laburbiltzen du, urrats bakoitzean barre eta negar egiten dutenen bizitza. Beren zoritxarraren kausez trufatzearekin batera, madarikatu egiten dituzte.
