donostiakultura.com
dFERIA - Donostia - martxoaren 9tik 13ra - 2009

"Mi muñequita"

Konpainia: Cía. Complot
Dramaturgia: Gabriel Calderón
Zuzendaritza: Gabriel Calderón y Ramiro Perdomo
Aktoreak: Dahiana Méndez, Cecilia Cóssero, Leonardo Pintos, Mateo Chiarino, Jujola Bossio López, Gabriel Calderón

Beste edozein bezalako familia bat, neskato bat eta haren panpina, beste edozein bezalakoa. Ingurune ankerraren zurrunbiloan sartuta, neskatoak, panpinarekin batera, helduen joko gaiztoan bizirik iraungo du, batere  xalotasunik gabe. Mi muñequita (La farsa) lente deformatzaile baten bitartez erakusten du pribatua dena, behin eta berriz gauza berak egitera kondenaturiko pertsonen sekretu zikinak. Umorea, begirunerik eza eta erritmo bizkorra dira munduaren eta familiaren kontra ankerki jotzen duen testu hau eszenaratzeko tresnak.

Argazkiak ikusi

Itzuli «

Mi muñequita

Donostia Kultura 2009 ©Copyright dFERIA2009