Festa-jantzi dotoreenak soinean dituzten senar-emazte batzuek matxura izaten dute autoan beren ilobaren ezkontzarako bidean. Emakumezkoa ezkontzako amabitxia izango da, baina gizonezkoak ez du ezkontzara joateko inolako gogorik. Gertaera ezkontza hasi baino minutu gutxi batzuk lehenago izan da. Gizonezkoak autoa konpondu nahiko du, kosta ahala kosta, eta gogo bizi horrek ezkontideen arteko sekulako liskarra eragingo du. Egoerak okerrera egingo du motorearen barruan zerbaitek eztanda egiten duenean, eta are eta gehiago oraindik senarrak autoa txikitzea erabakitzen duenean. Azkenean, udaltzaingoak eta garabiak ikuskizunean parte hartuko dute Trapu Zaharra taldeak eragindako nahaspilan nolabaiteko ordena ezartzeko. Probokazioa, umorea eta inprobisazioa barra-barra Errenteriako konpainia ezagun honen eskutik.

Autorea/Autor:
Santi Ugalde.
Banaketa/Reparto:
Santi Ugalde, Mila Espiga
y Gorka Aginagalde.
Zuzendaria/Director:
Txema Ocio.

Banaketa/Distribución:
Alfonso XI S/N
(Antigua Fábrica Niessen)
20100 Errenteria (Gipuzkoa)
Tfno.: 943 219855
Fax: 943 211328