| TeaTro
el cRuce taldeak Federico García Lorcaren jaiotzaren mendeurrenaren ospakizun-ekitaldiekin
bat egiten du, bere erara bada ere. Dena den, taldearen ospakizunak poeta
andaluziarraren obrari buruz egindako egokitzapen eskas samar ugarien parodia-dosi
nabarmenak ditu. Ernesto Caballerok, muntaiaren autore eta zuzendariak,
produkzio hau "hiru ekitaldiko komedia lorcaeroa" gisa definitzen du. Horrenbestez,
"María Sarmiento" obra Lorcaren munduari eginiko omenaldi lotsagabea dugu,
Granadako kreatzailearen produkzio dramatikoaren zenbait gai jorratzen dituena.
Argumentuak amodio-istorio baten berri ematen digu -María izeneko neska
goxo baten eta Sarmiento izeneko ijito baten artekoa-, karikatura garratza
eta burla maleziatsua tartekatzen dituen testuan oinarrituz, ikuslearen
barrea eragin nahian. Lorcaren mundua beren erara estutuz ekiten dio bideari
teaTro el cRuce taldeak konpainia bezala, antzerkian, zineman eta telebistan
lanbide-ibilbide luzea duten antzezle-talde baten esperientzian oinarrituz.
|
|
Autorea / Autor:
Ernesto Caballero.
Banaketa / Reparto:
Marisol Rolandi, Susana Hernández, Nuria González, Carmen Machi y J. Luis
Escudero.
Eszenografia-diseinua eta jantzien diseinua / Diseño de escenografía
y vestuario:
Miguel Brayda.
Argiztapen-diseinua / Diseño de iluminación:
Santiago Antón.
Musika / Música:
Javier Limón.
Koreografia / Coreografía:
Carmen Machi.
Zuzendaritza-laguntzailea / Ayudante de dirección:
Ion Garaialde.
Zuzendaria / Director:
Ernesto Caballero.
Banaketa/Distribución:
A Priori - Gestión Teatral S.L. Cardenal González de Mendoza 25 19004
Guadalajara Tfno.-Fax: 949 210866
|

|