Euskal dantza garaikidearen adierazgarri aipagarria den Damián Muñozen ikuskizun berria. "Daño" bidaia komun bati, itzulera bati, zoriontasunaren bilaketa bati, ekiten dioten lau pertsonaien istorioa da. Bere lan poetiko eta intuitiboa, basamortuak, dantzariek sortutako joko bisualek eta efektu berezi desberdinek osatutako espazio eszenikoan garatzen da. Dantzari bakoitzak, teknologia berriei esker, bere jantzien artean sentsore batzuk daramatza, zenbait soinu emititzeko aukera eskaintzen diotenak eta musikaren zati izaten amaitzen dutenak, bere pertsonaiaren nortasun definituagoa sortzen lagunduz. Lan hau dela-eta, kritikak koreografo honen balioa azpimarratu du ondokoak bezalako esaldien bidez; "Euskadin dantzaren munduan etorkizun oparo eta ziurtatua izango duen artista" edo "gaztetasunaren eta ausardiaren freskotasuna du eta abangoardien eta dantza modernoaren bideak jorratzen ditu".

Koreografoa / Coreógrafo:
Damián Muñoz.
Dantzariak / Bailarines:
Damián Muñoz, Cristina Quijera, Virginia García e Isidro Zapatero.
Musika originala / Música original:
Pascal Gaigne y Víctor G. de la Torre.
Espazio eszenikoa / Espacio escénico:
Damián Muñoz.
Argiztapen-diseinua / Diseño de iluminación:
Javier Ulla.
Zuzendaritza-laguntzailea / Ayudante de dirección:
Cristina Quijera.
Zuzendaria / Director:
Damián Muñoz.

Banaketa / Distribución:

Traspasos Kultur S.L.
Domingo Beltrán 61, bajo
01012 Vitoria-Gasteiz
Tfno.-Fax: 945 279238