| Ferrán
Rañé aktore esperientziaduna pertsonaia-zerrenda luzearen larruan jarri
da orain artean, eta oraingoan zerrenda hori ezaugarri bereziak dituen pertsonaiarekin
zabalduko du; preso batekin, alegia. Francisco izeneko preso honek badu
espezialitate bat; zigorrak jaialdi bihurtzen ditu, bere izaera bromazale
eta lotsagabeari esker. Francisco kartzelako nahitaezko maizter gisa hogeitabost
urte betetzen dituen egunean aurkeztuko diote publikoari. Dena den, preso
honek presondegi horretan bere zoriontasun-txokoa aurkitzeko duen gaitasuna
erakutsiko du publikoaren aurrean, kartzelan jasaten dituen mugaketa nabarmenak
gaindituz. Pertsonaia hau Ángel Alonsok -bere obretan pertsonaia galtzaile
edo marjinaletarako zaletasun nabaria azaltzen duen autoreak- sortu du,
La Modelo kartzelako maizter baten delituzko biografiaren zati errealak
oinarritzat hartuz. Rañé eta Alonsok antzerki-munduan izandako ibilbideak
batzen dituzte presoaren eguneroko bizimodua inoiz ere ahaztu gabe, umorea
samintasunarekin eta gizarte-kritikarekin eta poesia boleroekin tartekatzen
dituen proiektu honetan, hasiera batean "Bodas de plata" izenburupean estreinatu
zen proiektu honetan, alegia. |
|
Autorea / Autor:
Ángel Alonso.
Banaketa / Reparto:
Ferrán Rañé.
Eszenografia-diseinua / Diseño de escenografía:
Pau Rueda, Carles Pujol y Ángel Alonso. Argiztapen-diseinua / Diseño
de iluminación:
David Pujol.
Soinu-bandaren diseinua / Diseño de banda sonora:
Jordi Bonet.
Zuzendaritza-laguntzailea / Ayudante de dirección:
Blanca Apilánez.
Zuzendaria / Director:
Ángel Alonso.
Banaketa / Distribución:
Esfera Espectacles Bonsucles 11, 2º
08001 Barcelona
Tfno.-Fax: 93 3176973
|

|