Donostiako konpainiak Ferian estreinatuko du langabeziari eta milurtekoaren amaierari buruzko komedia hau. Komedia honen argumentuaren oinarria istorio-multzo bat da; istorio hauek hasieran elkarren artean inolako zerikusirik ez badute ere, amaieran, behin eta berriz gurutzatzearen ondorioz, korapilo bat osatuko dute. "Desperrados" obrak, besteak beste, museo bati pintura-esku bat ematera joan eta azkenean -autoenplegu gisa- museoan bertan lapurreta egiten duten bi gizagaixoen istorioa biltzen du. Bere lana beste pertsona bati bera baino adimentsuagoa izateagatik, hizkuntzak dakizkielako eta bera baino pertsona hobea izateagatik soilik eman izana ulertzen ez duen gizatxar batek ere badu bere lekua. Argumentuan beste zenbait pertsonaia ere azaltzen zaizkigu: berrogei urteak ondo beteak dituela oraindik bere amarekin bizi den mutilzaharra, ezkutuan telefono erotikora deitzen duena; inork erantzun nahi ez dituen inkestak egiten dituen neska gazte bat; enpresari modernoaren itxurak egiten dituen eta azkenean negozio nahiko bitxietan espezializatzen den neska, beste zenbait pertsonaiez gain. Istorio hauetaz gain, beste hainbat gehiago azalduko zaizkigu. Guztiek ere umorea eta erritmo azkarraren -ia telebista-erritmoa bezain azkarra- aldeko apustua egiten duen aurkezpena dute oinarrizko ezaugarritzat.

Autoreak / Autores:
Garbiñe Losada y José Antonio Vitoria.
Lankidetzarekin / Con la colaboración de:
Miguel Anxo Murado.
Banaketa / Reparto:
Koldo Losada, Ana Pimenta, Anartz Zuazua, Ana Elordi y Nagore Aranburu.
Espazio eszenikoa / Espacio escénico:
Garbiñe Losada y Barritu S.L.
Argiztapen-diseinua / Diseño de iluminación:
Carlos Salaberri.
Marrazki eta eszenografia-atzealdeen diseinua / Diseño de dibujos y fondos escenográficos:
Dibulitoon Studio.
Atrezzo-diseinua eta jantzien diseinua / Diseño de atrezzo y vestuario:
La gallina ciega.
Zuzendaritza-laguntzailea / Ayudante de dirección: José Antonio Vitoria.
Zuzendaria / Directora:
Garbiñe Losada.

Banaketa / Distribución:
Ados Teatroa Egia 2, 5º E
20012 Donostia
Tfno.: 943 278109
Fax: 943 290089