Muntaia honetako bilbeak klase politikoko kide gehienen narriadura eta eskrupulorik eza, gizarte zibilarekiko ezartzen duten manipulazioa eta komunikabideek gauzatzen duten "egiazko egiaren" bahiketa hartzen ditu erreferentziatzat. "Ministros por la cara" obraren protagonistak bi pobre dira; boterearen besaulkian eserita betirako egon nahi dutenen gose-nahiak gure bi pobre hauek suntsitu egingo ditu, haien onura eta probetxu esklusiborako. Bikotea elkarrekin lan egitea erabakitzen duten kale-mimo batek eta eskale batek osatzen dute. Bikotea bahitu egingo dute eta bi ministro-ohien lekua hartzera behartuko dituzte. Antonio Durán "Morris" eta Ernesto Chao-k -Galiziako eszenatokietako bi aktore ezagun- Galiziako telebistako telesail desberdinetako antzezle gisa lortutako entzutea gaineratzen diote lan honi. A Coruñako konpainiaren eta Ernesto Caballero dramagilearen errealitateari buruzko gogoetak umorearen eta ironiaren arteko kutsua du.

Autorea / Autor:
Ernesto Caballero.
Banaketa / Reparto:
Antonio Durán "Morris" y Ernesto Chao.
Jantzien diseinua / Diseño de vestuario:
Encuadre.
Espazio eszenikoa / Espacio escénico:
Antonio Simón.
Zuzendaritza-laguntzailea / Ayudante de dirección:
María Armesto.
Zuzendaria / Director:
Antonio Simón.

Banaketa / Distribución:
J.P. Producciones S.L.
Apartado 279 48200 Durango (Bizkaia)
Tfno.: 94 6816743 909 457575
Fax: 94 6201717