Vic-en finkatutako konpainia honen hirugarren muntaia dugu, Tarregako Feriako azken ekitaldian estreinatutakoa. Obrak heriotzari buruzko gogoeta biltzen du, gehienbat bisuala eta sinbolikoa den gogoeta, hain zuzen ere. Keinuak eta plastikotasuna dira testurik gabeko tragikomedia honen oinarrizko ardatzak; obra bera heriotzaren inguruko sentimenduak eta heriotza bezalako horren gertaera berezkoa onartzeko gai ez den gizartearen porrota hartzen ditu oinarrritzat. Produkzioa heriotzaren presentziak lotutako dozena bat sekuentziaren inguruan egituratzen da. Eszenaratzeari dagokionez, txerri-odolarekin, ur-kantitate handiekin eta kezko efektu bereziekin jokatzen du. "Esperanto" obrari esker Sèmola taldea Tarregako Feriaren garaile handienetako bat izan zen, ikuspuntu artistikotik, Comediants eta La Fura dels Baus taldeekin batera. Konpainiak lantzen duen eszena-lengoaia bereziak nazioarteko zirkuituen ateak parez pare zabaldu dizkio, eta egia esan, izen handiagoa aitortzen zaio konpainia honi atzerrian Espainian bertan baino.

Kreazioa / Creación:
Joan Grau.
Banaketa / Reparto:
Carles Pujols, Josepa Solá, Rosa Mª. Galbany, Egbert de Jong, Joan Roura, Nuria Cabeza y Montse Rodríguez. Eszenografia-diseinua / Diseño de escenografía:
Joan Grau y Josepa Solà.
Argiztapen-diseinua eta soinu-banda / Diseño de iluminación y banda sonora:
Joan Grau.
Zuzendariak / Directores:
Joan Grau y Ramón Simó.

Banaketa / Distribución:
Sèmola Teatre
Apartado 364 08500 Vic (Barcelona)
Tfno./Fax: 93 8890332
e mail: [email protected] http://www.interausa.com/semola