| Gipuzkoako
Legaleón Teatro eta Suitzako L'Alakran konpainiek beren esperientziak batzen
dituzte Rodrigo García autore madrildar ikonoklastak egindako William Shakespeare-n
"Rey Lear" tragediaren berrirakurketa erradikal hau eszeneratzeko. Legaleón
T.-L'Alakran konpainien aurreko lana izandako "El carnicero español" obraren
egileak Shakespeare-n obraren berrazterketa alternatibo honetan eguneroko
ohitura modu irigarri eta ziztatzailearen ikuspegitik bideratzen du. "Rey
Lear" obran oinarrituz, autoreak familia-botere eta botere politikoari buruzko
gogoeta mamitzen du; kaos intimoari eta munduaren desordenari buruzkoa.
Emaitza familia-istorio bat da; Lear aita despotikoa da, hiru alabei errealitatearen
bere ikuspegia inposatzen diena, bere barraka-tonbola zuzentzen duen bitartean.
Gipuzkoarrek eta suitzarrek "Rey Lear" obraren istorioaren gertakarien beren
bertsioa eskaintzen dute, arkaikoa eta era berean modernoa, hauslea eta
era berean delirio-kutsukoa den antzerkiaren aldeko erronka eginez, ohi
dutenez. |
|
Rodrigo Garcíaren "Rey Lear" obran oinarritua. Basada en: "Rey Lear"
de Rodrigo García.
Egokitzapena / Adaptación:
Oskar Gómez Mata.
Banaketa / Reparto:
Ignacio Fernández de Jauregi, François Florey, Oskar Gómez Mata, Espe
López, Pierre Mifsud y Delphine Rosay.
Argiztapen-diseinua / Diseño de iluminación:
Robert Cebada.
Soinu-diseinua / Diseño de sonido:
Bellwald.
Espazio eszenikoa / Espacio escénico:
Fredy Porras, Jean Luc Farquet y Carlos P. Donado. Zuzendaritza-laguntzailea
/ Ayudante de dirección:
Ana Pérez.
Zuzendaria / Director:
Oskar Gómez Mata.
Banaketa / Distribución:
Legaleón T.
Apartado 429 20300 Irun (Gipuzkoa)
Tfno.: 943 610304
Fax: 943 615854
e mail: legaleó[email protected]
|

|