![]() |
![]() |
Donostiako udak gonbidatu
berria izango du aurten, Donostiako Antzerki Feria, hain zuzen ere. Musika Hamabostaldiari,
Zinemaldiari eta Jazzaldiari hiriko udako programara Donostiako bertako udako
ezinbesteko erreferentzia bilakatzeko asmoz datorren zita berria gehituko zaie.
Lau egunetan zehar, uztailaren 15etik 18ra, hain zuzen, Gipuzkoako hiriburuak
ekitaldi honen aurretiazko ekimenak bultzatu zituen antzerki-gogoa berreskuratuko
du. Donostia aitzindaria izan zen antzerki-feriak antolatzen, 1988tik 1991ra
arte egin zen Antzerki Erakustaldiarekin. Zenbait urte beranduago, 1994an, Gipuzkoako
Antzerki Maratoiak antzerki-grina hura piztu zuen.
Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Departamentuaren, Eusko
Jaurlaritzako Kultur Sailaren eta Kultur Ministerioaren erabateko laguntzaren
bidez etapa berri honi esker Antzerki Mostra hura Donostiako Antzerki Feria
bilakatu da.
Ferian zehar, Donostiako espazio eszeniko garrantzitsuenak erreferentzia-puntu izango dira antzerkizaleentzat eta sektore horretako profesionalentzat. Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra, Lugaritz Kultur Etxea eta Gazteszena-Egia Kultur Etxea “luzez jantzita” azalduko zaizkigu antzerki-gremioan ikusmin handia sortu duen Feriaren aro berri honi ongi etorria emateko.
Programak hogeitabi antzerki-muntaien eszenaratzera bertaratzeko aukera eskainiko digu. Besteak beste, Juan Echanove, Emilio Gutiérrez Caba, Carmen Conessa eta Ferrán Rañé bezalako aktore famatuak programan izango ditugu zenbait konpainiekin batera, Dagoll Dagom ezaguna eta Sèmola Teatre abangoardista, esate baterako.
Euskal antzerkiak ere ordezkaritza zabala izango du. Ados Teatroa, Legaleón T., Tanttaka, Damián Muñoz Danza, Vaivén, Trapu Zaharra, Kukubiltxo, Teatro Paraíso, Markeliñe eta Hortzmuga konpainiek aukera ezin hobea izango dute beren azken lanak Espainia osoko ehun programatzaile baino gehiagoren aurrean ezagutarazteko.
Horretaz gain, Espainiako antzoki eta auditorio adierazgarrienetako zuzendari eta gerenteak Donostian bilduko dira ostiralean, hilak 17, Red Española de Teatros, Auditorios y Circuitos de Comunidades Autónomas elkartearen osoko bilkura bertan egingo baita.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |