Lugaritz Kultur Etxea
 

Denis Rafter aktore dublindarrak, Espainian duela ia hogeita hamar urte bizi dena, monologo honen bitartez Irlandako Antzoki Nazionalean, Abbey Theatre, hain zuzen, hasi zenetik bereganatutako esperientzia isladatzen du. “Actor busca trabajo” lanean, Rafterek Shakespeare, Oscar Wilde idazleen testuak interpretatzen ditu, dantzatzeko abestiak abestu, mimoa, kontaketa narratiboak egiten ditu, hori guztia bizitzaz eta antzerkiaz hitz egiten duen lan hau antzezteko. Aktore bakartia da, bere herrialdetik eta bere garaitik kanpo, bizitza ulertzeko borrokan ari dena, baita artea ulertzeko eta bere burua ulertzeko ere. Aktore bakarti honentzako, bizitza zoriaren gurpila da, etengabeko bilaketa, asetasunik ematen ez duena. Baina egonezin horren aurrean, samurtasuna ere badago, maitasuna, dibertimendua. Ez du etsitzen, itxaropenari eusten baitio. “Actor busca trabajo” lan triste eta alaia da, emotibotasunez betetako mologo baten bitartez negar-malkoak eta irribarreak piztu nahi dituena.

Banaketa: Denis Rafter
Valdemartin, 30 Mirasierra
28034 Madrid
Tfno.: 91 7385753
Fax: 91 7385753

 

Egilea/zuzendaria/aktorea: Denis Rafter
Jantziak: Miguel Ángel Camacho
Eszenografia: Tajuela Decorados S.L.
Produkzioa: Denis Rafter
Iraupena: 1h. 30