|
Lugaritz
Kultur Etxea
|
|||||
![]() |
|
![]() |
|||
![]() |
Maskarada taldeak, honako ekoizpen honen abiapuntu bezala “Diarios de las estrellas: Viajes y memorias”, Stanislaw Lem egile poloniarraren lana hartu du. Maskaradak aurkezten duen lan honetan, pilotu galaktiko baten bidaiei buruzko kontakizunak biltzen dira; aipatu pilotua kamiolaria, turista eta ikertzailea, hiruen arteko nahasketa da, eta Tichy izena du. Muntaia monologo bat bezala aurkezten da, eta bertan pilotuak bere bidaietan barna bizitako bitxikeriak biltzen dira. Mikel Martínez aktorea da Tichy, eta besteak beste, espazio sideralean ebanjelizazioa egiten ari ziren eta arazoak zituzten misiolari batzuei nola lagundu behar izan zien kontatzen digu. Pilotu bitxi honek makinekin eta beste kulturekin dituen harremanen ondorioz, behin eta berriro gauza bitxiak gertatuko zaizkio. Bilbaoko konpainia honek lortzen duen emaitza, lagun hurkoarenganako ulermenaren inguruko eta beste kultura batzuetako baloreak onartzearen inguruko gogoeta egitea da, eta aipatu gogoeta tonu umoretsuan egiten da. Banaketa:
Maskarada S.L.
|
||||
| Jatorrizko
testuak: Stanislaw Lem. Antzerkirako egokitzapena: Carlos Panera y Mikel Martínez. Dokumentazioa: Jokin Oregi. Banaketa: Mikel Martínez. Eszenografia: Jose Ibarrola y Carlos Panera. Proiektuarentzako zirriborroak: Josu Rekalde. Atrezzoa: Nerea Atxiaga. Argiztapena: Javier Ulla. Zuzendaritza: Carlos Panero. Produkzio Exekutiboa: Toño Pinto. Produkzioa: Maskarada S.L. Iraupena: 1h.15’ |
|||||
|
|