 |
|
PasiónArte-k
“Trainspotting”, aurreko muntaia, lanarekin ekindako ibilbidearekin jarraitzen
du. “Shopping and fucking” (“Erosten eta jotzen”), pisua partekatzen duten
hiru lagunen istorioa da: Mark, junkie homosexuala; Robbie, Marken mutil-lagun
ohi jeloskorra, eta Lulú, droga-saltzaile batek mehatxatu duen gaztea.
Mark-ek Gary ezagutu du, “txapero” nerabe bat, bere ugazaitak bizitzan
barna behin eta berriro bortxatu duena, eta maitasuna bortizkeriarekin
nahastuta bakarrik ezagutu duena. Nancho Novo aktoreak zuzentzen ditu
lan honetan azaltzen diren pertsonaia guztiak; pertsonaia horien bizitzak,
jarduera sexual kasualak eta lizunak, drogak, mikro-uhinetan prestatutako
janariak, eta arropa erosteak, eta abar bezalako elementuekin josita daude.
Mark Ravenhill, Londreseko antzerkigile gazteak, bere honako lehen lan
honetan, kontakizun gizatiarra egiten digu, non gai desberdinak ukitzen
diren, hala nola, diruaren truke egindako sexua, sexuaren truke lortutako
dirua, emozioen prezioa eta atseginaren oinazea, besteak beste.
Banaketa:
Producciones Yllana
C/ Jesús, 20-4º A
07003 Palma de Mallorca
Tfno.: 971 207410 - 609 604923
Fax: 971 202157
|