Antzerkia Kalean
 

Konpainia bilbotar honek antzerkia erabateko ikuskizuna dela azpimarratzen du, non sentimen guztiak biltzen diren. Gaitzerdi taldeak kalea bere egiten du, muturreko izpiritua azalduz, inguruneari, baita ikusleei ere aurre eginez. Muntaian, antzerki-disziplina abangoardistak biltzen dira, joera konbentzionalenak albo batera utziz. “Giro-Bira” lanean, aktorearen fisikoa aldatzeko aukerak, gorputz- eta aho-adierazpena, inprobisazioa, irudimena eta beste hainbat baliabide nahasten dira. Hori guztia, gizakiak manipulatzeko duen gogo biziarekin nahasten da, ura eta sua erabiliz antolatzen diren jolasen bitartez. Gaitzerdi taldeak musika-bideotan eta ikus-entzunezko lanetan parte hartu izan du. Orain artean egindako ibilbidean, Negu Gorriak musika-taldearekin grabatutako bideoklipa dugu azpimarragarriena; bideoklip honi esker Gasteizko Musika Bideoaren X. Jaialdian euskaraz egindako bideorik onenaren saria irabazi zuen.

Banaketa: Gaitzerdi Antzerki Taldea
Grupo Santo Domingo de Guzmán, 5-2º D
48005 Bilbao
Tfno. / Fax: 94 4166743
Móvil: 619 415537

 

Egilea: Kepa Ibarra.
Banaketa: Iñaki Ziarrusta, Borja Ruiz, Yolanda Bustillo, Ana González, Mertxe Rica y Lola Fuentes.
Eszenografia: Eva González.
Argiztapena eta soinua: Jon Luhman.
Musika: David Geyra, Yas-Kas, Wim Mertens, Jan Garbarek, Meredith Monk, Philip Glass y Wemean.
Zuzendaritza: Kepa Ibarra.
Produkzio Exekutiboa: Rosa Abal.
Produkzioa: Gaitzerdi Teatro.
Iraupena: 1h.