Antzerkia Kalean
 

Valladolideko konpainia honek men egiten dio zine mutuaren zirrarari aurkezten duen azkeneko sorkuntza honetan. “Chapliniana” La Ventanita konpainiak garai hartako zinemari egiten dion omenaldia da, bereziki zinema mutuan izandako aktore nagusiei, hala nola Charles Chaplin, Buster Keaton, Paulette Goddard eta Claire Bloom. La Ventanita konpainiak bi jeinuen elkartzea kontatzen digu, baita emakume eder baten maitasuna lortzeagatik bien artean pizten den etsaitasuna ere. Aktoreek karakterizazio desberdinak egiten dituzte, hain zuzen, Charlot, Keaton, Golfilla eta Dantzaria. Pantomima desberdinen bitartez, istorio laburren eta bi jeinu handien arteko elkartzearen bitartez, behin eta berriro aipatzen dira zinema mutuko pertsonaia ahaztezinak. “Candilejas”, “Tiempos Modernos” eta “Luces en la ciudad” bezalako filmeak gogoratuko dituzte ikuskizunera jotzen duten guztiek. Muntaia honetan umoreak eta barreak leku berezia dute, eta aldi berean, zinema mutuko garaiak malenkoniaz gogoratzen dira.

Banaketa: La Ventanita
C/ Macías Picavea, 7
47003 Valladolid
Tfno.: 609 864297

 

Egilea: Juan Miralles.
Banaketa: Cristina Calleja, Juan Miralles y Carlos Pinedo.
Abestiak, honako filmeetakoak dira: “El circo”, “Candilejas”, “Luces de la Ciudad”, “Tiempos Modernos” y “La Quimera del Oro”.
Zuzendaritza: Juan Miralles.
Produkzioa: Asociación Cultural Compañía La Ventanita.
Iraupena: 20’