
Konpainia: Hika Teatroa.
Egilea: Arantxa Iturbe.
Aktoreak: Jabier Muguruza.
Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga.
Ekainaren 23an 23.00etan, Antzoki Zaharrean. 75 min.
Bi bidaiari, aita-semeak, batera bizitzera kondenatuta daude, semeak amari bere garaian egindako promesa batengatik: aita eria hil arteraino zainduko zuela. Emandako hitza betetzen saiatuko da, baina laster ohartuko da aita ez dela ama maitemindu zuen gizon bera. Aitzitik, zahardadean eta gaixo, arazo ugariren iturri bihurtuko da gizona. 24 ordu nahikoa izango dituzte euren bizitza osoa errepasatzeko: aita-semeen arteko hartuemanak, laguntasuna, belaunaldien arteko diferentzia, bakardadea eta azken batean, bizitza. Akordeoiaren laguntzaz, sentimendu multzo honek ikuslea hunkituko du.
