
Konpainia: Golden Apple Quartet & Kanpingags.
Aktoreak: Joli Pascualena, Mikel Antero, Iker Bengoetxea, David Rosco.
zuzendaria: Ricardo Combi.
Ekainaren 23an 16.30etan, Lugaritz K.E.-n (Imanol Larzabal Aretoa). 90 min.
Egurgile bat gustura bizi zen bere bi seme-alabekin Goibel basoan harik eta egun batean ondoko herriko bizilagunek ume batzuen desagertzea leporatu zioten arte. Egurra erosiko zioten bezeroen faltan, herrian eskean hasi zen. Bitartean, umeak basora joan ziren janari bila, bidean ogi apurrak utziz itzulerako bidea argi izateko. Orduantxe, gozokiz eginiko etxe bat topatu zuten… Gogoan duzue istorioaren amaiera, ezta? Bada, Hansel eta Gretelen ipuin klasikoa berriz modan da Golden Apple Quartet eta Kanpingagsi esker. Musikal honetan, Golden laukotearen hirugarrena Ume Antzerkiaren generoan, kontakizun herrikoiaren bertsio aske bat eszenaratuko da, letra argi eta dibertigarriekin eta efektu digitalekin girotua.
Espectáculos infantiles anteriores de Golden Apple Quartet:* Ikuskizun hau ez dago Ordu Gazte promozioaren barruan.
