
Konpainia: Koyame Antzerki Taldea
Aktoreak: Maite Bayon, Jon Koldo Vazquez.
Zuzendaria: Oihane Lejarreta
Ekainaren 22an, 10.00etan. Victoria Eugenia Antzokiko profesionalen elkargunean. 20 minutuko sesioak, 20 pertsonakoak gehienez ere.
Kapzuloa antzerki-obra aski berritzailea da, esperientzia bisual berri bat non ikusleak parte-hartzaile aktiboak izango diren. Hiri handi batean kokatutako kaxa sinple eta txiki bat, intimitatea gordetzeko erlauntz bat, izango da antzezleen etxe eta ikusleek behatxuloetatik ikusi ahal izango dute bertan jazotzen dena. Kaxaren barruan aktorea herdoildu egiten da, argirik eta solidaritaterik gabeko gizarte postmodernoaren adierazgarri. Gizarte honetan indibiduala dena indibidualistarekin nahasten da eta informazioaren gehiegizko karga dela eta inor ez du ezerk harritzen. Gizabanakoak ez dira elkarretaz fio, bakoitza bere kaxatik, bere kaxa higuingarritik.
