
Egilea: Anthony Shaffer.
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Antzezleak: Manuel Galiana, Asier Hormaza, Pedro Romero.
Eszenografia: Lorenzo Collado.
Ekoizpena: TXALO S.L.
Ekainaren 24an 23.00etan, Antzoki Zaharrean. 90 min.
Intrigazko nobelak egiten dituen idazle onenetarikoa da Andrew Wyke. Gainera jokalari fanatikoa da eta bere luxuzko etxea jokuz beteriko galeria bihurtu du. Arratsalde batean, Wykek bere lagun Milo Tindle, ileapaintzaile ohia eta apaindegi-kate baten jabea, gonbidatzen du etxera kopa batzuk hartzera. Haien gauzetaz hitz egiten dute, eta Wykek biak onuradun irtengo diren plan bat proposatzen dio Tindleri…
