
Bisita eta bazkaria Tolosan dFERIAko akreditatuentzat
Uztailak 4, 11:45
Irteera: Victoria Eugenia Antzokia
Txotxongiloaren ondarea lehengoratzea eta zaintzea TOPic-ek (Tolosako Txotxongiloaren Nazioarteko Zentro izango denak) ezarri dituen helburu nagusietako bat da. Helburu horri, beste zenbait ekintzaren artean, Dani Freixes arkitektu kataluniarraren proiektu museografikoaren bidez helduko zaio.
TOPic zentroaren helburua txotxongiloaren mundua originaltasunetik eta berezitasunetik aztertzea da. Hori dela eta, txotxongiloaren munduko sekretuak eta altxorrak gorde, babestu, ikertu eta erakusteko leku bat bisitatzea proposatzeaz gain, tradizionalki egin izan den moduan, bisita joko bat edo aurkikuntza bat bailitzan ikustearen alde egiten du; bertan, jakin-mina eta konplizitatea funtsezkoak dira. Horrela, ikusleari, bere adina edozein dela ere, parte hartzeko bisita eta ez, soilik, ikustekoa egitea proposatzen zaio. Horretarako, Dani Freixas arkitekto katalanak eta bere taldeak plato, antzeztoki edo, areago, laborategi kontzeptutik hurbilago dagoen eremua sortu dute. Eremu horretan, hormak eta sabai beltzak, ispiluak, argiaren tratamendu berezia, izaren gaineko irudiak, itzalezko izarak, idulki, mahai, beira-arasa, pantaila edo antzoki txiki gisa erabiltzen diren kutxak, etab. elkartzen dira. Azken batean, oroitzapenak sortzeko, imajinazioa pizteko eta jokoa sustatzeko pentsatutako eremua, museoaren kontzeptu tradizionaletik nabarmen urruntzen dena.
Horretarako, TOPic zentroak txotxongiloen bilduma garrantzitsua du. Bilduma horretan, mundu osoko hainbat herrialdetatik ekarri diren eta teknika ezberdinetan oinarrituta mugiarazten diren txotxongiloak daude. Asiako herrialdeetako erakusgaia da ugariena, baina bilduman badira, halaber, Amerikako, Afrikako eta Europako txotxongiloak ere. Guztira, 1.400 txotxongilo daude.