donostiakultura.com
dFERIA - Donostia - martxoaren 9tik 13ra - 2009

dFERIA09ko Jarduera Paraleloak:

Udako ikastaroak: Kontatzeko bizi eta bizitzeko kontatu: Ahozko kontakizun tradizionaletik gaur egungo eszenara.

Ikastaroa

Uztailak 1-3
09:00-13:30 / 16:30-18:00 (2; 09:00-13:30)
Zuzendaria: Virginia Imaz Quijera, Donostiako Oihulari Klown Antzerki Konpainiaren sortzailea

Herrien historia ahozkotasunaren garapenarekin lotuta dago lurbira osoan nonahi. Irudimen kolektiboak belaunaldiz belaunaldi transmititu ditu jatorriaren oroitzapenari eusteko bidea ematen zioten ipuinak; zertarako, eta azalpenik ez zuena azaltzeko, betidaniko beldurretatik jaregiteko, arimaren nahigabeak sendatzeko, bizi izateari zelata egiten dioten arriskuez ohartarazteko, pasabide-erritoetan orientatzeko edo, besterik gabe, atsegin emanez entretenitzeko. Baina zer ari zaio gertatzen gaur egun ahozko kontakizunari?

Komunikazioaren eta komunikabideen garaian, telebista etxeetan sartu zenez geroztik, Mendebaldea galduz joan da bere ipuin-kontalariak, etxeetako kontalariak. Oroimena galdu du. Baina ahozkotasunak, nola edo hala, bizirik irauteko ahaleginak egiten ditu, eta asmatu ere asmatzen du. Iragarpenak iragarpen, interneten garaian badira ahozkotasuna amaren bularretik jaso dutenak. Bada irakurtzea maite eta asko irakurrita ere hitzaren erakarmenaz eta indarraz jantzitakorik, ahozko kontakizunaren bizitasuna eta aberastasun aparta jaso duenik. Bada iniziazio-prozesuak behialako ahozkotasuna bizirik den lekuetan bizi izan dituenik; hots, populazioaren parte handi bat oraindik ere alfabetatu gabea izan eta istorio eta ipuinak, gaur egun ere, ahoz transmititzen diren lekuetako ahozkotasuna.

Jende horrek guztiak multzoa osatzen du; kontu kontari, ahozko kontakizun tradizionalaren egungo praktika pizten eta gaurkotzen duen multzoa. Ahoz kontatzea, artea eta pasioa ez ezik, lanbidea ere bada. Gero eta jende gehiagok bizi nahi du ipuinetik, ipuina lanbidetzat hartuta. Oroimen kolektiboa, hitz ebakia leku, denbora eta entzuleen bila dabil kultur eta hezkuntza-programazioan. Tradiziozko ahozkotasunetik agertoki gaineko kontakizun ahozkora ari gara jauzi egiten, kontakizun-antzerkira. Erronka ederra. Altxor ederra.

Informazio gehiago: www.sc.ehu.es/cursosverano

Ipuin-kontalariak

Donostia Kulturak, EHUko Udako Ikastaroekin lankidetzan, egungo ipuin kontalari onenen istorioekin gozatzeko aukera eskainiko die haur eta helduei.

Mahai-ingurua: Ahozko kontaketa-ikuskizunen antolakuntza

Miramar Jauregia
Uztailak 3, 11:45
Parte-hartzaileak:

* EHUko Udako Ikastaroen baitan antolatutako ekintza, SGAEren lankidetzarekin. Ikastaro honetara joan nahi duten akreditatuek %50eko beherapena izango dute matrikulazioan

Itzuli «


Donostia Kultura 2009 ©Copyright dFERIA2009