Donostia 180.000 biztanleko hiria da, modernoa eta abangoardista,
hiri txikien erosotasuna eta horrekin batera hiriburu handien abantailak
eskaintzen dituena. Kultur eskaintza etengabea eguneroko kontua
da, ohiz kanpokoa tamaina honetako hiri baterako. Donostiak tradizio
luzea du honetan. Antzerki Feriaz gainera, maila handiko kultur
jaduerak izaten dira –Nazioarteko Zinemaldia, Musika Hamabostaldia,
Jazzaldia, Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Publizitate
Zinemaldia, Udako Ikastaroak…-, bai eta asteroko jarduera
txikiagoak ere, auzoetako kultur etxeetan.
Gastronomiaren
meka (sukaldari ospetsuek dituzte jatetxeak bertan: Juan Mari Arzak,
Pedro Subijana, Martin Berasategi edo Karlos Argiñanok, besteak
beste), beren tradizioei eta berezitasunei eusten dieten arrantzale
herritxoz inguratuta dago. Donostia ondo komunikaturiko hiria da,
hegazkinez, trenez nahiz autobusez iritsi baitaiteke bertara. Donostiako
aireportua Hondarribian dago, hiritik 20 kilometrora, eta egunero
izaten dira hegaldiak Madriletik eta Bartzelonatik.
-
Informacion turistica: http://www.sansebastianturismo.com
- Patronato Municipal de Cultura: http://www.donostiakultura.com/castellano/index.htm
- Ayuntamiento de San Sebastian: http://www.donostia.org
- Palacio del Kursaal: http://www.kursaal.org/berria/index.htm
- Red Española: http://www.redescena.com/
- Informacion sobre la ciudad: http://www.enterat.com/
http://www.begira.com/ http://www.diariovasco.com/
- Festival Internacional de Cine: http://www.sansebastianfestival.com/
- Festival de Jazz: http://www.jazzaldia.com/
- Quincena Musical: http://www.quincenamusical.com/
- Fundacion Kursaal: http://www.fundacionkursaal.com/
|
|