Markeliñe konpainia bizkaitarrak ikusleen barrenak eragiteko mehatxua bota du, izan ere bere azken produkzioan arrazismoa eta etorkinen arazoak bezalako gaurkotasun mingarriko gaiari ekiten baitio. Planteamendu bisual erabat ikusgarriaz baliatuz, Afrika Erdiko etorkin batek Europako hiri batean lekua izateko egiten duen saialdiaren bideari ekingo diogu. Mugimenduak, koloreak, musikak eta argi-efektuek euskarria eskaintzen diote Europa eta inmigrazioari buruzko gogoeta ironiko honi. Muntaiaren garapenak etorkinaren itsasoko odisea, hiri-ohianeko kaosa, atzerritarren aurkako jazarpena eta Afrikaren oroitzapena aurkezten dizkigu, beste hainbat pasarteren artean. Planteamendu guztiak Europa helezinera sartzeko itxuraz bide bakarra den zubi altxagarri bat du ardatz gisa.

Ideia originala eta gidoia / Idea original y guión:
Markeliñe.
Banaketa / Reparto:
Javier Renobales, Ana Meabe, Joserra Martínez y Jon Kepa Moreno.
Eszenografia-diseinua eta espazio eszenikoa / Diseño de escenografía y espacio escénico:
José Ibarrola.
Jantzien diseinua eta dekorazioa / Diseño de vestuario y decoración:
Marijo de la Hoz.
Atrezzoa eta panpinak / Atrezzo y muñecos:
Javi Fernández.
Zuzendaria / Director:
Markeliñe.

Banaketa/Distribución:
J.P. Producciones
Erretentxu, 32 bajo
48200 Durango (Bizkaia)
Tfno.: 94 6816743
Fax: 94 6201717
e mail: [email protected] http://www.interbook.net/empresas/jpproducciones