Federico García Lorca musikariari egindako omenaldia, poetak 1933tik aurrera Buenos Airesen, Montevideon eta Bartzelonan idatzitako hitzaldi berezi baten bidez. Lorca pianoan zegoeneko ezohiko zita izan zen hura, Granadako hiriaren doinuak entzuteko gonbidapena luzatuz. Juan Echanove bakarrizketaren generora itzultzen da muntaia honetan autore andaluziarra antzezteko. Lluís Pasqual zuzendariak berak adierazten duenez "Como canta una ciudad de noviembre a noviembre" obra objektu bitxia da. Garaiko hitzaldiak ez bezalakoa izandako García Lorcaren hitzaldia dugu, zentzu dramatiko sakona duen eskola magistrala, helburu gisa Granada bere musika eta herri-kanten bidez ezagutzea duena. Echanove pianoan jartzen da adierazitako hitzaldiaren oroitzapen honetan. Haren asmoa ikuslea Lorcak lan hau irakurtzean hartuko zuen keinu eta doinura hurbiltzea da. Honela, ikusleak García Lorcak nola abesten zuen eta bere hitzen azpian zegoen ahotsa eta indarra nolakoa zen jakiteko behar adina elementu aurkitzen ditu muntaia honetan.

Autorea / Autor:
Federico García Lorca.
Banaketa / Reparto:
Juan Echanove.
Espazio eszenikoa / Espacio escénico:
Lluís Pascual.
Melodien transkripzioa / Transcripción melodías:
Josep María Arrizabalaga.
Pianojolea eta moldaketak / Pianista y arreglos:
Lluís Vidal.
Argiztapen-diseinua / Diseño de iluminación:
Xavi Clot.
Zuzendaritza-laguntzailea / Ayudante de dirección: Jordi Godall.
Zuzendaria / Director:
Lluís Pasqual.

Banaketa/Distribución:
Barbotegi S.L.
Travesía del Tornado 5, 2º Puerta 2
28760 Tres Cantos (Madrid)
Tfno.: 91 8036034
Fax: 91 8033227
http://www.infoescena.es/barbotegi