Konpainia bizkaitarrak bere ikuspuntu eta iritzi berezia eskaintzen du ondoko gaiei buruz; ba al dago bizitzarik beste planetetan?, Nolakoak dira lurretik kanpokoak?, Inbadituko al gaituzte egunen batean? Itxura ikaragarriko hiru martitzar lurrera iristen dira eta bi ikerlari espezialistek aurre egin eta lurretik kanpokoen zorigaiztoko inbasioa gertatzea saihesteko bideak aurkitu beharko dituzte. Aztarnari ausart eta beterano bat, bere laguntzaile despistatuarekin batera, lurretik kanpokoek aurrera egitea eragozten saiatuko da. Ikerlarien eta kanpoko espazioko bisitari ikaragarrien elkartzearen ondorioak bereziki haurrentzat eta gazteentzat egindako istorio dibertigarria sortuko du.

Autorea / Autor:
Hortzmuga.
Banaketa / Reparto:
Gorka Rodríguez, Jon Ramos, Raúl Cima, David Antelo, Daniel Sánchez, Raúl Cancelo.
Zuzendaria / Director:
Hortzmuga.

Banaketa/Distribución:
Barrondo Auzoa
Polígono Landetxe - Nave 27
48480 Zaratamo (Bizkaia)
Tfno./Fax: 94 6711353
e mail: [email protected]