| Lehen
aldiz muntatzen da William Shakespeare-n obra hau Espainian. Autore hilezkorraren
kreazio honetan intriga politikoa, epika historikoa eta drama intimista
nahasten dira, eta azkenik, tragediararako bidea hartzen du. Argumentuak
antolamendu politiko jakineko sistema batetik besterako aldaketa azaltzen
du; Erdi Aroko egitura zorrotz, zeromoniatsu eta oinordetzan funtsatzen
den egituratik arau, eraginkortasun eta egokitasunean oinarritutako politika
pragmatikorako aldaketa, hain zuzen ere. Obra Rikardo II. Erregearen gortearen
inguruko egoera bortitzez beteta dago. Shakespeare-k Rikardo II.ren bidez
pertsonaia etengabe bilatzen ari den erantzukizuna eta adorea onartzen dituenean
beldurrari aurre egiten dion eta bere errua eta gehigikeriak onartzen ikasten
duen gizon bakartua aurkezten digu. Produkzio honen bidez Adrián Daumas
berriro barneratzen da Shakespeare-n mundu literarioan, aurretik ere beste
zenbait obra -"Noche de reyes" edo "Titus Andronicus"- eszeneratu baititu,
hauek ere zuzendari gisa. |
|
Autorea / Autor:
William Shakespeare.
Itzulpena / Traducción:
Ángel Luis Pujalte.
Banaketa / Reparto:
Eleazar Ortiz, Rafael Rojas, Francisco Maestre, Ramón Serrada, Antonio
Martínez, Fran Sariego, Claudia Faci, Amparo Vega, Alejandro Sánchez,
Tomás del Estal, José Garu, Jonan Armendariz, Sergio Cappa e Israel Elejalde.
Eszenografia-diseinua eta jantzien diseinua / Diseño de escenografía
y vestuario:
Pedro Moreno.
Argiztapen-diseinua / Diseño de iluminación:
Gloria Montesinos.
Musika / Música:
Marcos R. Conde.
Zuzendaritza-laguntzailea / Ayudante de dirección:
Carmelo Blanco.
Produkzio-diseinua / Diseño de producción:
Ramón Remesal.
Zuzendaria / Director:
Adrián Daumas.
Banaketa/Distribución:
El Foro Espectáculos C/ Minas, 9 28004 Madrid Tfno.: 91 5320884 Fax: 91
5321056 e mail: [email protected]
|

|