Bakarrizketa honek ematen dio hasiera Donostiako produkzio-etxe honen ibilerari, Bertolt Brecht-en laguntzaz. Muntaiak, "Madre Coraje" izeneko bere obran inspiratua, dramagile eta pentsatzaile alemaniarrari eginiko omenaldia biltzen du, bere jaiotzaren mendeurrenaren urtean. Lan honek obra horretako liburuxkaren azken eszena hartzen du abiapuntutzat obra beraren berrirakurketa gauzatu ahal izateko, Brecht bera inspiratu zeneko kontu originaletik -Grimmelhausen-en "La pícara Coraje", hain zuzen- datozen elementuak barne hartuz. Ana Pimenta aktoresak antzezten du La Corajeren pertsonaia, inork ere noiztik ez dakiela soldaduekin batera ibiltzen den emakumea, alegia. Emakume honen pertsonaiak biziraupena beste edozeren aurretik jartzen du, guztiekin eta edozer gauzarekin egiten ditu tratuak eta bere gorputza ere saltzen du, hala badagokio. Lan hau erronka berria da Ur Teatro taldean izandako esperientzia luzearen ondoren bere karrera profesionaleko etapa berriari ekiten dion aktoresa honentzat. Iñaki Salvador musikari gipuzkoarrak eskaintzen dio oinarri musikala, zuzenean, umorerik falta ez duen bizitza eta heriotzari buruzko gogoeta honi, edozein pertsonari, edozein gerrari eta munduko edozein garai eta tokiri aplika dakiokeena.

Ideia originala / Idea original:
Javier Sabadie.
Autorea / Autor:
José Antonio Vitoria.
Banaketa / Reparto:
Ana Pimenta e Iñaki Salvador.
Musika originala / Música original:
Iñaki Salvador.
Eszenografia- eta atrezzo-diseinua eta jantzien diseinua / Diseño de escenografía, atrezzo y vestuario:
La gallina ciega.
Argiztapen-diseinua / Diseño de iluminación:
Jokin Konde.
Zuzendaria / Director:
Javier Sabadie.

Banaketa/Distribución:
Vaivén Producciones S.L.
Miracruz 36, 1º
20001 Donostia
Tfno.-Fax: 943 273435