Chicos Mambo Show taldeko kideek beren ibilbidean beste norabide bat hartzen dute "Barcelona, París, Caracas" lana kontuan hartuz, oraingo lan honetan beren umore-zentzu zabala eta aurreko lanean erakutsitako dantzaren menperatze-maila azaltzen badigute ere. Transformismoa, pantomima, antzerkia eta kanta dira dantzaren munduari estu lotutako produkzio honen osagarri. Izan ere, lau aktoreek nahi hainbat estilo jorratzen dituzte, balet klasikotik hasi eta dantza garaikidearekin amaituz, pop-rock eta music-hallaren munduan ere, besteak beste, sarraldiak eginez. Hori guztia "Meli-Melo" izenburuaren ohorez, frantsesezko hitz honek euskaraz nahas-mahas, nahaste-borraste esan nahi baitu. Estilo desberdinak hogeitabi istoriotxoko sail baten oinarria izango dira, besteak beste irrikari, ilusioari, iruzurrei, itxaropenei eta amodioari buruz hitz egiten diguten istoriotxoenak. Berrogei pertsonaiatik gora, bereziak eta egunerokoak, izango ditugu eszenatokiaren gainean, Chicos Mambo Show taldearen magian, fantasian, irudimenean eta, batez ere, umorean murgilduta.

Ideia-gidoia / Idea-guión:
Chicos Mambo Show.
Banaketa / Reparto:
Martí Boada, Xavi Estrada, Xevi Dorca y Philippe Lafeuille. Jantzien diseinua / Diseño de vestuario:
Ramón Ibars, Marco & Alex y Alex Tarragüell.
Argiztapen-diseinua / Diseño iluminación:
Sam Lee.
Soinu bandaren diseinua / Diseño banda sonora:
Marcel Cruz y Jordi Bonet.
Kanta originala / Canción original:
Jordi Pérez Guarro.
Zuzendaria / Director:
Óscar Molina.
Koreografia-errealizazioa / Coreografía-realización:
Chicos Mambo Show.

Banaketa/Distribución:
Producciones Teatrales Contemporáneas S.L.
Artistas 39, 3º Ofic. 4
28020 Madrid
Tfno.: 91 5331220
Fax: 91 5535663