| La
Pavana taldeak VIII. Mostra de Teatre d'Alcoy izeneko antzerki-erakusketari
amaiera eman zion Donostiako Ferian gaztelerazko bertsioan estreinatuko
den produkzio honekin. Valentziako konpainia honek 1912an zoritxarrez ospetsua
den "Titanic" transantlantikoko bizkarrean jazotako gertaerez beste ikuspuntu
batetik jabetzeko gonbidapena luzatzen dio publikoari. Christopher Durang-ek
ustekabez eta arriskuz betetako istorioa planteatzen du, absurduaren mugaraino
doan bidaia dibertigarri baten barruan. Produkzioa komediaren bideetatik
sartzen da, inolako aurreiritzi moralik gabe, testu orijinalaren umore-zentzu
harrigarriak eskaintzen dituen aukerez baliatuz. Ontzi berezi honen bizkarrean
pertsonaiek beren ahulezia intimoenez jabetzen dira, hainbat kontzeptuk
-morala, ordena, hierarkia, boterea eta abar- beren baitan dituzten hiprokesiarekin
lotutako alderdiak alde batera utziz. Halabeharrezko hondamendiak errealitatea
vaudeville harrigarri bihurtzen du, erro-erroko antzerki-surrealismoari
lotuta. |
|
Autorea / Autor:
Christopher Durang.
Bertsioa / Versión:
J. Vicente Martínez Luciano.
Banaketa / Reparto:
Teresa Lozano, Carles Pons, Manuel Ochoa, Cristina Fenollar, Pep Ricart
y Nacho Fresneda.
Eszenografia-diseinua / Diseño de escenografía:
Monterde & Del Busto.
Argiztapen-diseinua / Diseño de iluminación:
Alfons Barreda.
Jantzien diseinua / Diseño de vestuario:
Rocío Cabedo.
Soinu-diseinua / Diseño de sonido:
Goldstein & Steinberg.
Zuzendaritza-laguntzailea / Ayudante de dirección:
Carlos Calvo.
Zuzendaria / Director:
Rafael Calatayud.
Banaketa/Distribución:
Cavallers, 16-2
46001 Valencia
Tfno.: 96 3155393
Fax: 96 3155395
e mail: [email protected] http://www.ctv.es/pvna
|

|