|
Egia
Kultur Etxea
|
|||||
![]() |
|
![]() |
|||
![]() |
Q.ro danza taldeko kideek, forma, itxura, klase ugariko pertsonatzat aurkezten dute euren burua. Aktore eta dantzariak dira, baina euren lana ez dute betiko moldeetara mugatu nahi. Cristina Quijerak, konpainiaren zuzendaria, lana eszenategian antzezteko alderdi desberdinak aztertzen ditu, hala nola mugimendua, testua, argia eta musika. Istorio honetan bost pertsonaia azaltzen dira, esperimentu berean biltzen direnak: Titán Esperientzia, hain zuzen. 2.000 urtearen ateetan gaudelarik, eguneroko bizitzan bizi ditugun une laburrak antzezten dituzte. Pertsonaien artean, elkarrenganako mirespen izugarria duten bikote bat aurkituko dugu, elkar ulertzen ez badute ere; bestelako osagaiak ere aurkituko ditugu, hala nola, diskoteka bat, une intimo laburrak, Interneten galdu den emakume bat, eta abar. Ikuskizun honek jendea harri eta zur uzteko erabili daitezkeen arte guztien coktail bat da. Konpainiaren helburua da energia, emozioak igortzea, baita kezka desberdinak ere, betiere modu umoretsuan eta ikuspegi kritiko batetik. Banaketa:
Teresa Cortazar
|
||||
| Egilea-koreografoa:
Cristina Quijera. Banaketa: Jon Ariño, Jorge Horno, Sara Paniagua, Asier Zabaleta y Eguzki Zubia. Eszenografia: Cristina Quijera. Jantziak: Julian Bird. Argiztapena: Oliver Quijera Beste zenbait lankidetza: Alex Furundarena, Julián Vallejo, Oscar Grijalba, Aitor García Zuzendaritza: Cristina Quijera. Produkzio Exekutiboa: Joseba Gil. Produkzioa: Q.ro y Cía. Iraupena: 1h. 10’ |
|||||
|
|