Antzoki Zaharra
 

Golden Apple Quartet taldeak, lan egin eta bizi direneko irrati-emisora jendaurrean aurkezten du. Ekintza osoa estudioan bertan garatzen da, lanaldi oso batean barna, alegia, esnatzen direnetik, oheratzen diren bitartera. Edozein sutan jar dezakeen lanegun honetan, Golden taldeak lehiaketa, telenobelak, iragarkiak, entzuleak eskatzen dituen abestiak, kontsultategia, sukaldaritzako irratsaioak, eta abar eskaintzen ditu bere irratsaioan. Emisoran biltzen diren pertsonaiez gain, beheko pisuan bizi den bizilaguna ere azaltzen da. Aipatu bizilaguna oso izaera desatsegina duen musikari bat da. Gainera, entzuleek protagonistak euren arazoetan nahasten dituzte, irrati-uhinetatik sortzen diren idiliio eta amodio eztiekin. Laukote donostiar honek fideltasunez eusten dio, orain artean azaldutako umorearen eta abestien arteko nahasketari. Hala ere, honako produkzio honetan, Golden Apple Quartet taldeak, nolabait euren burua ezagutzeko aukera eman zien bertsio musikalak alde batera uzten ditu, eta antzerkiaren munduan murgiltzen dira.

Banaketa: Vértigo Producciones
C/ San Antolín, 27
48170 Zamudio (Bizkaia)
Tfno.: 94 4522259/Fax: 94 4522234
Correo electrónico: [email protected]

 

Egileak: Txema Ocio y Golden Apple Quartet.
Banaketa: Loyola Garmendia, Eduardo Errondosoro, Cruz María Larrañaga y Kike Ochoa.
Argiztapena eta atrezzoa: Edi Naudo.
Jantziak: Aizarna y Pinpilinpauxa.
Zuzendaritza: Txema Ocio.
Produkzioa: Golden Apple Quartet.
Iraupena: 1h. 45’