 |
|
"Crímenes
del corazón” lanari esker, Beth Henley idazle iparramerikarrak Pulitzer
Saria irabazi zuen.Vaivén producciones etxeak aipatu lana aukeratu du
antzerkian antzezteko muntaia bihurtuz. Komedia garratz honetan hiru ahizpen
arteko bilera kontatzen zaigu. Biltzeko arrazoia da, ahizpa gazteena gartzelan
dagoela eta gartzelatik ateratzeko plan bat landuko dute. Ani txikiak,
senarrak behin eta berriro jipoitzen zuenez (senarra senadore ustel bat
da), nazka-nazka eginda tiroa eman zion senarrari, zaurituta utziz. Lali-k,
ahizpa zaharrena eta ezkongabea, eta Merchi-k, beste ahizpa, Ani laguntzeko
asmoa dute. Anik bizi duen arazo larriari irtenbidea nola eman pentsatzeaz
gain, hiru emakumeek dituzten familiako oroitzapenak gainditu egin behar
dituzte, borroka, eztabaida, liskar eta samurtasun desberdinen jatorri
direnak. Hiru ahizpa hauek bizi duten historian, personaia gehiago azaltzen
dira, besteak beste: lehengusiña bekaizti eta ezjakin bat, familiako lagun
lotsati bat eta abokatu handizale bat.
Banaketa:
Vaivén Producciones
C/ Miracruz, 36-1º
20001 Donostia-San Sebastián
Tfno. / Fax: 943 273485
|