 |
|
Antzerki
Feria honetan, oraindik ere mundu osoan barna bidaiatzen jarraitzen duen
Teatro de los Autómatas bakarra ikus daiteke. Bi urteko birgaitze-lanak
burutu ondoren, eta antzerki-arkeologiari dagokionez izugarrizko lana
burutu ondoren, konpainia honek herri-arte mediterraniarra modu bikainean
antzezten jarraitzen du. Teatro de los Autómatas, karpa mugikor batean
antzezten da, oso karpa ikusgarria eta antzinakoa dena. Ikuskizun honek
37 “aktore” ditu, asmakuntza mekanikoak edo automatak direnak, zur polikromatuan
landu direnak; honako ikuskizun honek mende hasierako ferien kutsua dakarkigu
burura. Karparen kanpoaldean orkestra bat dago, bost automata handik osatzen
dutena eta kubako kantak jotzen dituztenak. Barrualdean, hamar eszenategi
txiki aurkituko ditugu, eta asmakuntza mekaniko txikien bitartez, beste
hainbat istorio kontatzen zaizkigu, eta istorio horiek guztiek gure birraitona-birramonen
gizarteko eguneroko alderdi desberdinak isladatzen dizkigute.
Banaketa:
Gonzalo Cañas
C/ San Roque, 16
28004 Madrid
Tfno.: 91 5220772
C/ Molino de la Cruz, 55 (Villa Magdalena)
28460 Los Molinos Madrid
Tfno./ Fax: 91 8551009
|