|
Antzerkia
Kalean
|
|||||
![]() |
|
![]() |
|||
![]() |
Transe Express konpainia frantsesak lan ikusgarri hau aurkezten digu, Espainian orain artean inoiz antzeztu ez dena: “Mobile Home”, egitura metaliko baten inguruan garatzen da, gailu mugikor erraldoi bat, garabi batek altxatzen duena. Gailu mugikorra airean mugitzen da, gailutik zintzilik dauden zenbait perkusionistek danborra jotzen duten bitartean. Troupe frantsez honen antzezpena bi zatitan banatzen da. Lehenengoan, danbor-joleak garabiak betetzen duen espaziotik mugitzen dira, danborrak joz eta euren jantzi ikusgarriak erakutsiz. Ondoren, bigarren zatian, zatirik ikusgarriena, perkusionistak zerura altxatzen dituzte, lurretik hogeita hamar metroko distantziara iritsi arte. Muntaia aireko ikuskizuntzat jo daiteke, formatu handia duena; muntaia honi esker, Transe Express taldeak Albertville-ko Olinpiaden inaugurazioan eta Mantxako Kanaleko tunelaren inaugurazioan parte hartu ahal izan du. Banaketa:
Nathalie Martinatti
|
||||
| Diseinua-kontzeptua:
Gilles Rhode. Trapezista: Katy Wolf. Musikariak: Yvon Gonin, Eléonaure Gillemaud, Rémi Allaigre, Yannis Henry, Oliver Balagna, Julien Ragaigne y Hocine Bouguera. Musika: Gilles Rhode. Jantziak: Agnès Vachet. Erregidorearen laguntzailea: Gilles Chalvidan. Erregidorea: Dominique Pranlong Mars. Produkzioa: Compañía Transe Express Circus. Iraupena: 50’ |
|||||
|
|