Antzerkia Kalean
 

Hankagorri konpainia donostiarrak kaleko antzerkiarekiko fideltasunari eusten dio. Oraingo ikuskizun berri hau, lasterketa oso berezi baten emankizunean datza. “Mukikrossa” lanean, kros bat korritzen duten barraskiloak ditugu protagonistak. Lehiaketa bitxi honen ibilbidea abenturaz eta oztopoz beteta dago, partehartzaileek gainditu behar dituztenak, eta horretarako jendearen laguntza edukiko dute. Hankagorri taldeko partaideek, orain artean egindako ibilbideari pertsonaia berri gehiago gehitzen dizkiote. Lehen piratak eta musikariak izan ziren. Beranduago suhiltzaileak izan ziren. Oraingo honetan, barraskiloak dira, eta musikaren eta jolasen bitartez, etxeko txikienek ondo pasatzea dute helburutzat. Antzezlan honetan aktoreek haurrak parte hartzera animatzen dituzte, lasterketak jarrai dezan laguntzeko eskatuz.

Banaketa: Hankagorri Taldea
Heriz Pasealekua, 8-4º B
20008 Donostia-San Sebastián
Tfno.: 943 218963

 

Egilea: Hankagorri Taldea.
Banaketa: Ixabel Agirresarobe, Kepa Celestino, Anjel Alkain, Ana López, Jaione Albéniz e Iñaki Agirrezabal.
Zuzendaritza: Hankagorri Taldea.
Produkzioa: Hankagorri Taldea.
Iraupena: 1h. 15’