Antzoki Zaharra
 

"Besos” ñabardura nostalgikoak dituen komedia bat da, hiru emakumek eta bi gizonek osatzen duten talde baten abenturak sentimentalak kontatzen dituena. Uumore askoko eta koreografia dibertigarriak dituen muntaia da; Albena Teatre konpainia valentziarraren muntaia honetan, iraganerako begirada egiten da, bizi-ikuspegi batetik. Lan honen garapenean, hirurogeiko eta hirurogei eta hamarreko hamarkadetako balada eta abesti azpimarragarrienen hitzak berriro ere entzuteko aukera eskaintzen zaigu. Aktoreek, antzezteaz gain, abestu eta dantzatu ere egiten dute, interpretaziorako dituzten dohainak eta koreografia-mailako dohainak azalduz. Lan honetan isladatzen denez, garai bateko irratian eta telebistan, Mocedades, Raphael, Los Pecos, Jeanette edo Camilo Sesto bezalako abeslarien kanta eztitsuak famatuak egin zituzten, eta garai hartako gazteen kritikarik zorrotzenak azaltzen dira. Albenak ikusleak ondo pasatzea nahi du, eta horretarako maitasuna, parodia, buru-argitasuna eta 60 eta 70eko hamarkadetako demodé sentimentalismoaren inguruko ikuspegi nostalgikoa erabiltzen ditu.

Banaketa: Julio Perugorria Producciones S.L.
C/ Erretentxu, 32 bajo
48200 Durango (Bizkaia)
Tfno.: 94 6816743 - 609 457575
Fax: 94 6201717
Correo electrónico: [email protected]

 

Egilea: Carles Alberola y Roberto García.
Banaketa: Inés Díaz, Carles Alberola, Verónica Andrés, Carme Juan y Alfred Picó.
Eszenografia eta Argiztapena: Carles Alfaro.
Jantziak: Rocío Cabedo.
Makilajea eta karakterizazioa: Josan Carbonell.
Konponketa musikalak: Fernando Granell.
Aholkularitza bokala: María José Peris.
Koreografia: Rosa Ribes.
Zuzendaritza-laguntzaileak: Laura Useleti y Roberto García.
Zuzendaritza: Carles Alberola.
Produktore exekutiboa: Toni Benavent.
Produkzioa: Albena Producciones S.L.
Iraupena: 1h.15’