Antzoki Zaharra
 

"La Dama y el Cardenal” urteak joan eta urteak etorri, Parisen antzeztu den lan bat dugu. Jacques Rampla frantsesa da egilea, zein, berak aitortu bezala, Molière-ren miresle amorratua den. Lan honetan, “Misántropo” laneko bi pertsonaiak, Molièren lanean topo egin eta urte batzuk beranduago azaltzen dira. Kardinala izatea, XVII. mendeko gizon batek izan dezakeen aukerarik bikainena da. Alceste prelatu autoritario eta boteretsua da, bizi duen egoera abantailatsuari etekina ateratzen diona. Hala ere, bizi duen egoera erosoa hautsi egingo da aspaldiko maitaleari bisita egitean. Baina, zergatik egiten dio bisita ustez zoriontsua den eta ama den emakumeari? Inpernutik salbatu nahi du. Hilabeteak daramatza amets batekin obsesionatuta: zerutik bidalia dela pentsatzen du, eta bere ustez, Celemine, arrisku bizian bizi da, oso bizitza lizuna bizi izan baitu. Emaitza bezala, umorez betetako istorio bat kontatzen zaigu, non maitasuna gauza guztien gainetik gailentzen den.

Banaketa: Txalo Producciones
C/ Ilunbe, 7-9º E
20011 Donostia-San Sebastián
Tfno. / Fax: 943 333788
Móvil: 629 406699
Correo electrónico: [email protected]

 

Egilea: Jacques Rampal.
Banaketao: Kandido Uranga, Ane Gabarain y Xabier Agirre.
Eszenografia: Jose Ibarrola.
Argiztapena: Julen Zaballa.
Musika: Pascal Gaigne.
Zuzendaritza: Ramón Barea.
Produkzio Exekutiboa: Joseba Gil.
Produkzioa: Txalo S.L.
Iraupena: 1h. 25’