Antzerkia Kalean
 

Flic-Flac taldea lehenengo aldiz ikustean, musika-talde baten itxura hartuko diogu, sei musikari biltzen dituena. Baina ekintzak aurrera egiten duen heinean, hasiera batean musika bakarrik zena, jarduera desberdinekin nahasten hasten da, hala nola antzerkia, kirola, artea, arinkeriak, moda, eta abar. Konpainia honek estilo desberdinak nahasten ditu, oso modu umoretsuan, eta azkenean ikusle guztien barrea eragiten dute. Janzkera ere oso berezia dute, ez dira ez zirkoko hezitzaileak, ez pailazoak ezta musikari brasildarrak ere, baina janzkera denen nahasketa dela esan daiteke. Talde honek aurkezten duen muntaiak, jendearekin nahasteko eta ikuskizun komiko honetan jende horrek parte hartzeko aukera eskaintzen ditu. Flic Flac taldearen argumentu nagusienetakoa musika da, nahiz eta ezin ahaztu dugun aurkezten duten proposamena burutazio umoretsuekin eta egoera sinistezinekin nahasten dutela.

Banaketa: Free Art – Carlos Treviño
Apartado de Correos, 127
08950 Espluges - Barcelona
Tfno.: 93 4738669
Fax: 93 3725948

 

Egilea: Flic-Flac Teatre y Lluís Rovira.
Aktoreak/Musikariak: Agustí Martínez, Oriol Salami, Albert Serra, Llorenç Rubio, Xavier Sanahuja y Lluís Rovira.
Tramoya: Marisa Torrents.
Zuzendaritza: Lluís Rovira.
Produkzioa: Rambla Acció Artística