 |
|
Zalantzan
jar daitekeen talentua duen aktoresa bati bere bizitzako aukerarik onena
iritsi zaio: “El Crepúsculo de los Dioses” lanean Brunildaren papera antzeztu
behar du. Eszenategira ateratzeko orduan, okerreko bidea hartu eta antzokiko
korridoreetan barna murgiltzen da .... inkisidore batekin topo egiten
duen arte; inkisidore hau aktoresaren karrera aztertzen hasiko da. Lan
honetan akatsa bera baino zerbait gehiago isladatu nahi da. Gizakiaren
barrenera sartzen da. Gizakiak, bere burua behar bezala gauzatu ahal izateko
ematen dituen alperrikako jira-birei buruz hitz egiten digu. Brunildari
dagokionez, benetan nahi al du bere bizitzako paperik garrantzitsuena
interpretatu? Azken finean, ba al du bere buruarengan konfidantzarik?
Gizakiak bizi duen gatazkaren gogoeta hau, nork bere burua aurkitzeko
egin beharreko bilaketa azaltzen du, alderdi ironikoak ere isladatzen
direlarik. Javier Tomeo dugu lan honen egilea; bera da literatur espainiar
garaikidearen ordezkari nagusienetakoa. Egile honen testuei dagokienez,
orain artean egindako antzerki-egokitzapen guztiek, Europako antzoki guztietan
arrakasta izugarria lortu dute.
Banaketa:
Barbotegi - Concha Busto
Travesía del Tornado, 5-2º, 2ª
28760 Tres Cantos (Madrid)
Tfno.: 91 8036034 – 91 8062295
Fax: 91 8033227
|