VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
 

TNT (Territorio de Nuevos Tiempos) konpainia andaluziarrak, Diego de Velázquez pintore bikaina jaio zeneko laugarren mendeurrena dela eta antolatu diren ospakizunekin bat egin du. Talde honen ezaugarri nagusia errealitate bihurtzen da Antonio Álamo antzerkigile kordobarraren lanari esker, “Los Borrachos” lanarekin Literatur Sari Nazionalaren finalista izan zena. Egile honek idatzitako testu poetikoa, energiaz beterikoa eta zorrotza, Pepa Gamboa eta Ricardo Iniesta zuzendariek ekarritako freskotasunarekin, ironiarekin eta gatzarekin nahasten da. “Pintoreen pintorea” izenarekin ezagutu zen Diego de Velázquezen bizitzan barna egindako ibilbidea da, eta bide batez, Diego de Velázquezek bizi izan zuen garaia ere isladatzen zaigu. Lan honetan maisutasunez azaltzen dira Felipe IV.a erregearen gorteko giro desberdinak, baita pertsonaia tipikoak ere, hala nola, bufoiak, gortesauak, errege-erreginak eta dontzeilak; azkenik, garai hartako gertaera garrantzitsu desberdinak ere aipatzen dira, hala nola moriskoen erbesteratzea, izurritea, eta garai hartako beste hainbat gertaera.

Banaketa: TNT – Fátima Herrero
C/ Curtidurías, 10
41002 Sevilla
Tfno.: 954 901656/Fax: 954 904982
Correo electrónico: [email protected]

 

Egilea: Antonio Álamo.
Banaketa: Ángel Ridao, Antonia Gómez, Susana Fernández, Enrique Rodríguez, Mar Barea, David Montero, Esther del Valle, Silvia Garzón, Josu Eguskiza. Aholkularitza Artistikoa/Asesoría artística: Pedro G. Romero.
Eszenografia: Antonio Marín.
Argiztapena: Miguel Franco.
Jantziak: Creativos Fridor.
Konposizio musikala eta koroak: Paco Aguilera.
Soinu-ingeniaria: Juan José del Pozo.
Koreografiak: Natsu Nakajima (Butoh), Ne Barros (Contemporáneo) y Alicia Márquez (Flamenco)
Zuzendaritza: Pepa Gamboa y Ricardo Iniesta.
Produkzio Exekutiboa: Fátima Herrero.
Produkzioa: TNT en el IV Centenario del Pintor en colaboración con el Centro Andaluz de Teatro.
Iraupena: 1h. 20’