donostiakultura.com
dFERIA - Donostia - martxoaren 14tik 17ra - 2011

dFERIA11ko Jarduera Paraleloak:


Eztabaida-elkarrizketak: “Gorputza gudu-zelai”

Aurreikusitako lan eszenikoen arabera, gorputzari buruzko gogoeta proposatzen da; gorputza tentsioen eremu gisa, "gudu-zelai" gisa, bi esparrutan:

Gorputza bere mugaraino eramanik

Txina Aretoa
Victoria Eugenia Aretoa
Martxoaren 16a, 17:00

Goi-mailako kirol-munduan gorputza muturreko egoeretara eramatearen gaia kirolarien beren esperientziatik eta kanpoko ikuspuntu batetik jorratuko da. Kirolak eta kiroltasunak baldintza horietan duten zentzuaren inguruko eztabaida bat irekiko da. Gonbidatuak: nazioartean aritutako espainiar kirolari ezagunak; besteak beste, Cecilio Alonso eskubaloi-jokalaria eta Almudena Cid gimnasta ohiak. Moderatzailea: Ruth Pérez de Anucita (Noticias de Gipuzkoa).

Gorputz asegabea

Txina Aretoa
Victoria Eugenia Antzokia
Martxoaren 17a, 17:00

Nola modak (bere estetikaren eta baita politikaren aginduzko dimentsioan) emakume-gorputzean izan duen eraginari buruzko eztabaida, gorputza den bezalakoa ez izatera behartuaz eta emakumeak euren itxurarekin gustura ez egotera eramanaz etengabe. Gonbidatuak: Clara Obligado, gaia landu dutenen artean ezaguna den idazlea eta Belén Altuna,  Euskal Herriko Unibertsitateko filosofoa. Moderatzailea: Alberto Moyano (El Diario Vasco)

Itzuli «

Donostia Kultura 2011 ©Copyright dFERIA2011