donostiakultura.com
dFERIA - Donostia - martxoaren 14tik 17ra - 2011

dFERIA11ko Jarduera Paraleloak:


"Gorputza gudu-zelai"

dFERIArentzako jarduera paraleloek "Gorputza gudu-zelai" dute gida-hari. Gida-hari horrek, bestalde, lokarri gisa dihardu hautaturiko zenbait ikuskizunen artean:

Hotel Splendid, Cho-In Theatre Company korear konpainiarena, 200.000 emakume korearrek armada japoniarraren mende jasandako sexu-esplotazioaz ari da.

Hortzmugaren La Esperaren argumentua, berriz, gaixotasun luze batek eragindako hondamendi fisiko eta mentalaz ari da.

Tanttakaren No me hagas dañok eta Santamaría Compañía de Danzaren Vergüenzak, biek ere indarkeria matxistaren errealitatea jorratzen dute ikuspuntu desberdinetatik.

Vaivén-en Duda razonablek zenbait ikuspuntu planteatzen ditu botere- eta indarkeria-egoerei buruz.

Centre Chorégraphique National de Caen/Basse-Normandie-ren Manta, azkenik, beloa mundu arabiarrean erabiltzearen inguruan ari da; giza gorputza ezkutatzeari buruzko gogoeta bat.

Donostia Kultura 2011 ©Copyright dFERIA2011