
dFERIAren prentsa departamentuak informazio guztia emango du eta elkarrizketak kudeatuko ditu, bai feria aurretik, eta baita feriako egunetan zehar ere. Parte hartzen duten ikuskizunen bideo irudiak ditugu telebistentzat, audioak irratientzat eta argazkiak prentsarentzat. Gainera, webgune honetan ikuskizun bakoitzari dagokion dossierra deskargatu ahal izango duzue.
Edozein zalantza izanez gero, edota materialak eskatu eta elkarrizketak bideratzeko, prentsa departamentuarekin harremanetan jarri:
Komunikazio arduraduna: Jaione Askasibar
E-mail: [email protected]
Tel: 943 48 11 52 / 943 48 11 61
Maria Huegun
E-mail: [email protected]
Tel: 943 48 33 59
dFERIAn kazetari gisa akreditatu eta antolatutako ekintzetan parte hartu nahi duzuenok izen-emateko fitxa deskargatu behar duzue hemendik. Fitxa eta gonbidapenen erreserba egiteko orria bete ondoren eskatutako materialarekin hurrengo helbide elektronikora bidali beharko duzue: [email protected]; edota hurrengo posta helbidera:
dFERIA
Victoria Eugenia Antzokia
Reina Regente kalea, 8, 3º
20004 Donostia
Victoria Eugenia Antzokia
Feriak irauten duen bitartean ospatzen diren prentsaurrekoak goizean izango dira Victoria Eugenia Antzokian. Egunez egun akreditaturiko komunikabideei dagozkien deialdiak helaraziko zaizkie.
Martxoak 14
Martxoak 15
Martxoak 16
Martxoak 17