| |
Dekameroneako
ipuin hautatu batzuen eszenaratzea da antzerki lan hau. Kontatzen
du nola lagun talde bat, “ongi heziak, fortuna onekoak eta zuhurrak”
hiriaren kanpoaldeko villa batean babesten den gaixotasuna urrundu
arte. Bien bitartean, ipuin zorrotz alaiak kontatzeari ekiten diote,
txandaka, denbora-pasa. Amodio lizunak, grina bortitzak, bekaizkeria,
jelosia, adulterioa… |
|