 |
 |
Antzoki
Zaharra/Teatro Principal K. Nagusia/C. Mayor, 3. Tel.
943 424126 |
|
Antzoki
Zaharra 1850ean inauguratu zen, eta ordutik hona hainbat berritze
lan egin dira bertan. Azkenekoaren ondorioz –M. Santo
Domingo arkitektoak egin zuen-, Antzoki Zaharraren edukiera
murriztu egin zen, eta gaur egun 500 ikuslerentzako edukiera
du. Gaur egun zinema eta antzerkia tartekatzen ditu bere programazioan.
Zinemari dagokionez, hor ditugu Nosferatu ziklo ospetsuak
eta baita Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldia ere. Arte
eszenikoei dagokienez, berriz, ezin aipatu gabe utzi udako
denboraldi komertziala, antzerki independientea eta euskal
antzerkiaren programazioak.
|
|
C.C.
Lugaritz K.E. Hériz,
20. Tel. 943 310780 |
|
|
Lugaritz
1993ko maiatzaren 30ean inauguratu zen, eta espazio eszeniko
bat duen lehenengo kultur etxea izan zen. 240 lagunentzako
edukiera du eta antzerki jarduera da bertako espezialitatea.
Baditu zenbait programazio profesional atal honi dagokionez:
formatu txikiko antzerkia, publiko gazteari zuzendua, eta
haur antzerkia, batez ere euskaraz.
|
|
 |
C.C.
Egia K.E. Baztan,
21. Tel.: 943 291514 |
Egia
espazio eszeniko moderoa dugu, 1998ko maiatzen zabaldu baitzen.
Aretoan era askotako jarduerak egiten dira, eta hainbat
agerpen eszeniko izaten dira bertan. 264 lagunentzako eserlukuak
ditu, eta 500 lagun sar daitezke zutik. Progrmazioak, oro
har, eszenaratze berritzaileenen aldeko apustua egiten du
gehienbat, bai eta publiko gaztearentzat erakargarrienak
diren proposamenen aldeko apustua ere.
|
|
Palacio
Kursaal Jauregia
Zurriola, 1. Tel.: 943 003000 |
|
|
Rafael
Moneo arkitektoak “hondartutako bi haitz” bailiran
asmatu zituen beira zeharrazgizko bi kuboak. 2000 urtean inauguratu
zen. Aurten, Antzerki Feriaren zenbait emanaldi Kursaaleko
Ganbera aretoan eta Entzutokian izango dira.
|
|
|