Donostia topaleku izango da berriz ere antzerki munduarentzat datorren uztaileko 7tik 10era bitartean, egun horietan egingo baita Donostiako Antzerki Feriaren hamaikagarren edizioa. Gertaera hau ezinbestekoa bihurtu da dagoeneko antzerki munduko eragileentzat (programatzaile, banatzaile eta konpainientzat), bai eta, oro har, antzerkizaleentzat ere. Izan ere, aurten ere estreinaldien eta obra berrien eskaintza interesgarria aurkituko dute bertan.

Orrialde hauetan informazio xehea aurkituko duzue konpainia eta antzezlanez, antzokiez, profesionalen topaketez eta EHUk aurten ere antzerkiari eskaintzen dion uda ikastaroaz.

Amaitzeko, eskerrak eman beharrean gara Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Valladolideko Feria Internacional de Calle-ri eta lankide ditugun enpresa guztiei (Kutxa, SGAE), denon ilusioa eta ahalegina biltzen dituen egitasmoa aurrera ateratzen ahalegintzen baitira. Eta, nola ez, konpainia, banatzaile, programatzaile eta zaleei, horiei esker bihurtzen baita gure hiria “antzerki hiriburu” lau egunotan, denen atseginbiderako.

                         
ESKAINTZAK: