| |
“EGO-tik”
begirada bat egin nahi du urrunetik, neure egoak neure buruari begiratzen
uzten didan urrunenetik. Begi kritikoa izan nahi du, neure zilborrari
begiratzen diodan une horietan behatzen nauena, eta espazio komuna
sortzen saiatzen dena, zeinetan besteek nitaz dutenirudia nik neure
buruaz egin dudan irudiarekin aurrez aurre aurkitzen den, ni errealaren
eta ustez naizen edo izan nahi dudan horren arteko vis à vis
bati bide emanez. |
|