| |
Donostiako
Feriak esker on berezia azaldu nahi dio Euskal Herriko konpainia honi,
nazioartean izan duen ibilbide ezin hobeagatik. Deabru Beltzak taldeak
bira handia egin du Iberoamerikako herrialdeetatik “Les tambours
de feu” ikuskizunarekin. Aker,
akelarreko deabrua, kalerik kale dabil. Bera eta bere jarraitzaile
perkusionistak herriz herri eta hiriz hiri dabiltza. Zuzeneko musikaren
ikuskizuna da, pirotekniaz eta efektu berezi handiez lagundurik.
Esku bat danborrean eta bestea probokazioan, hemen dator Deabru
Beltzak-en proposamen berria. Danborrak dardara batean, kaleak argitu
egiten dira. |
|