12 Antzerki  Feria de Teatro

Jarduera paraleloak:

Iñaki Salvadorrek kontzertua eskainiko du uztailaren 13an, osteguna, 23:30ean Altxerri Jazz & Bar-ean

Musika inprobisatua eta “kanta” formatua batera joan dira beti Iñaki Salvadorren musika ibilbidean, ez bakarrik autore ospetsuekin jardun duelako etengabe eta haien musika orkestraratu duelako (Laboa, Imanol, Aute, besteak beste), baizik eta bi mundu horiek bateratzeko gogoa izan duelako, batzuetan bide paraleloak izan dituzten, eta beste batzuetan egoki elkartu diren bi mundu.

Ildo horretan, “Te doy una canción”ek jarraipena ematen dio Salvadorren bi zaletasun handi horiek bateratzeko aukerari: jazza eta autore kanta.

Kontzertu hau hainbat estilotako kanten bilduma besterik ez da. Konplexurik gabe aukeratu dira kantak, irizpide bakarretik abiatuta: arrazoiren bategatik, bere oroimen musikalean geratu dira txertatuta. Hala, “Mediterráneo”, “De qué callada manera”, “Bizkaia maite”, “You’re everything” edo “Txoria txori”k osatzen dute, besteak beste, programa. Kalitatea eta freskotasuna berekin dituzten hiru musikari gazteren konplizitatearekin ekiten dio, komunikazioa eta bilaketa beste mugarik ez duen musika egiteko asmoarekin.

Teatro del Aire lehiaketa

Donostiako Kultur Patronatoak irrati-fikzio eta irrati-antzerkien lehen Teatro del Aire lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua irrati-fikzioaren sorkuntza eta difusioa sustatzea da. Epaimahaia, EHUko Informazio Zientzietako irakasle eta irrati, aldizakari eta prentsan antzerki-kritikari den Pedro Bareak; Herri Irratia eta Cadena Ser-en esatari eta bikoizketa aktore den Fernando Mikelajauregui; urteetan RNEko esatari izandako eta antzerki maitale den Esther Remiro eta Onda Ceroko esatari den Eduardo Yañez-ek osatu dute. Euskarazko eta gaztelerazko proposamen hoberenari lehen saria hurrengo lanek irabazi dute:

- Usurbilgo Alex Tello Arostegi, “Pianoa” lanagatik, euskarazko atalean.
- Maria Lourdes Castro Porras Madrid, “El péndulo” lanagatik; eta Salamancako Ainhoa Clemente San Feliciano, “Martes a las cinco” lanagatik gaztelerazko atalean, ex aequo emanda.

Golardoen eta sariaren 600 euroen banaketa uztailaren 13an, ostegunean, izango da Antzoki Zaharrean 20:00etan, “Lorca eran todos” antzezlanaren emanaldiaren aurretik.

EHU-ko udako ikastaroa

David Barbero dramagile eta kazetariak zuzenduta eta Antzerki Feriaren laguntzarekin, EHUko Udako Ikastaroak “Las artes escénicas y desarrollo personal” ikastaroa antolatu du aurten. Uztailaren 10aren eta 14aren artean, parte-hartzaileek antzerkiaren eta arte eszenikoen bitartez garapen pertsonalari begira egin daitekeen erabileraz hausnarketa egin ahal izango dute.

Feria egunetan izango diren bilerak

Uztailak 12,
asteazkena

10:00etan
SAREA
C.C. Lugaritz

Uztailak 13,
osteguna

11:00etan
DIRECTIVA RED ESPAÑOLA DE
TEATROS AUDITORIOS Y CIRCUITOS DE TITULARIDAD PÚBLICA
Haur liburutegia

Uztailak 14,
ostirala

11:00etan
COORDINADORA DE FERIAS
Sala DK

Uztailak 14,
ostirala

10.30ean
ESQUINA NORTE
C/ Camino,2

Uztailak 15,
larunbata

10.30ean
ESKENA
C/ Camino,2
Donostia Kultura 2006 ©copyright | Antzerki Feria de Teatro 2006